Kantu xumeak talde soinuan ondo borobilduta

  • Kemen Lertxundi ::Begi berriak atzo gaueko irudientzat

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::45´06´´

    prezioa ::10€

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ondarroar hau poeta eta idazletzat neukan orain arte, baina abeslari eta gitarra jotzaile fina ere badela egiaztatu dit, nahiz eta berak ezetz uste. Talde batekin inguratuta eta talde soinua lortuta, aurreikusitakoa baino tristura txikiagoa –justua– duen lana da, eta soinu oso zaindua duena. Pop-rockaren eta AEBetako folkaren (ez olatu berrikoa) artean koka dezakegu eta uneren batean badirudi Dylan ate joka dagoela, baina tarteka Anariren antzeko tempo barnerakoiak (Larrosak eta harriak eta Bidertzeko hostoak) eta Ruper Ordorikaren antzeko giro eta moldaketak ere lortu ditu (Gaur gauez eta Katoik baltzena), besteak beste. Are gehiago, teklatuak, biolinak, biolontxeloak eta Lizar Gojenolaren gitarra rockero eta blueseroek bestelako koloreak ematen dizkiete Lertxundiren testu ederrei.

www.myspace.com/kemenlertxundi
Kemen Lertxundi
"Bakoitzak bere erlijioa dauka eta niretzat Dylan jainkoa da; bere sinpletasunak txunditzen nau"

Zergatik berreskuratu duzu Charlie Rivel? “Begi berriekin ikusten dituzu atzoko” kantak?


Kanta hori kontzertuetan moldatzen eta hazten joan da, eta pena ematen zidan ordurako hartu zuen trazarekin inon ez grabatzeak, horregatik berreskuratu nuen. Bestalde, diskoaren izenaren jatorria da abestiak erdi eginak nituela, baina kontzertuak egin ahala aurrera begira ikusten nituela. Riveli dagokionez, tristuratik barre bat derrigorrez markatu behar izatea sujeritzen dit, irudi dekadente hori.

“Garestitxo saltzen da hemen errespetua”. Lortu duzu zure lekua musikari moduan?


Egia esanda, ez dut nire burua ez idazle ez musikari ikusten. Zortea eduki dut norbaitek egiten dudana gustuko duelako. Nire musika gustuko badute, ondo; baina entzulerik izango ez banu ere, ondo. Izan ere, batez ere niretzat jotzen dut, plazer handiena etxeko egongelan gitarra jotzen aritu eta zerbait ateratzea da. Kontzertuetan ez naiz hain gustura gelditzen.

“Bixkat gexa matxe zatxut / Lue neurot zeure ondun”. Euskara batuak lor dezake halako goxotasunik?


Askotan esaten da Ondarroako euskara oso zakarra dela, baina nire ustez bestelako hurbiltasuna dauka. Ama hizkuntza ondarruera daukat, baina ez gaude ohituta hala idazten ezta abesten, eta handicap handia da. Normalean konposatzerakoan euskara batura pasatzen naiz, baina inoiz lelo bat ondarrueraz irten zait, eta tiraka-tiraka… Poztasun handia da niretzat horrela ateratzea, nahiz eta zaila izan.

Kanta batzuek Dylan eta Palace-en antzinako folk amerikarra gogora ekartzen didate…


Bakoitzak bere erlijioa dauka eta niretzat Dylan jainkoa da deskubritu nuenetik. Ahots ona dauka? Gitarra eta armonika ondo jotzen ditu? Seguruenik ez, baina bi akorderekin abesti zoragarriak egiten ditu. Sinpletasun horrek txunditzen nau eta saiatzen naiz lortzen, baina ez da erraza.

Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude