Daniel Lieberman ikerlariaren eta bere lantaldearen arabera, gizakiak, oinetakoak jarri zituenetik, korrika egiteko era aldatu zuen; edo hobe esanda, hanka lurrean jartzeko era aldatu zuen. Zapatekin korrika eginez hankaren orpoa da lurra lehenik ukitzen duena eta aldiz, oinutsik lasterka eginez gero behatza da lurrean lehenik jartzen dena. Ikerlarien arabera, zapatak dituzten korrikalarien kasuan orpoak lurraren aurka egiten duen talka askoz ere indartsuagoa da, zapatarik gabeko korrikalariek hankaren aurreko aldearekin egiten dutenena baino.
Orpoko talkaren eragina txikiagotzeko zapatetan motelgailuak jartzen dira, baina halaz ere gure txorkatilek eta belaunek askoz tentsio handiagoa jasaten dute ortozik doazen Kenyako korrikalarienek baino; gizarte aurreratuetan jasaten ditugun muskuluetako hainbat arazo aipatutakoaren ondorioa izan daitezke.
Badirudi kirol marka ugari interesatu dela ikerketa honetan...
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!