Felix Baumgartner austriarra espezialista da eraikin altuetatik jauzi egiten. Orain gutxi Frantziako Millau biaduktutik eta Malaysiako Petronas dorreetatik salto egin zuenean, mundu osoko albistegietan azaldu zen. Orain estratosferara igo eta handik 36.500 metroko altueratik jauzi librea egin nahi du, mundu marka berria ezartzeko. Orain artekoa Joseph Kittinger militar estatubatuarrak du: 1960an 31.300 metrotik salto egin zuen.
Saltoak, markaz gain, badu interes zientifikoa: jauzian soinuaren abiadura gainditu nahi da, eta egoera horretan gorputzak duen portaera aztertu. Jauzilaria helio-kapsula batean igoko da estratosferara eta eskafandra berezia jantzita duela botako du bere burua. Jauziaren segimendu medikoa eta zientifikoa Jonathan Clark-ek, espaziorako hegaldietan espezialista den medikuak, egingo du. Besteak beste, aztertu nahi dute zer baldintzatan egin lezaketen astronautek jauzi, Lurrera itzultzean istripua gertatuz gero.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!