Van Goghen gutun bat jaso nahi duzu?

www.positivepsychologynews.com
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
www.vangoghletters.org webgunean Vincent Van Goghek (1853-1890) idatzitako 900 gutun inguru jaso dituzte. Artista ezagunak nederlanderaz eta frantsesez idatzi zituen eskutitzok, baina webean ingelesezko itzulpena ere ipini dute eskura. Gutunak garai horretan Van Gogh margotzen ari zen lanekin lotu dituzte; hala, bere obrak osatzen ari zela buruan zer zebilkion jakin daiteke. Bilatzaileak gutunak kronologia, kokapen geografikoa edo eskutitza jaso zuen pertsonaren arabera aurkitzea ahalbidetzen du. Kronologia zehatzak, bibliografiak, glosario batek eta dokumentazio oparoak osatzen dute webgunea.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude