Profesionalak, herriaren zerbitzariak, boterea ongia hedatzeko behar izaten duten horiek, ez dira betiko. Biziaren erdia besteei emanak igaro ondoren, azken laurdena baliatu behar izaten dute beren buruak zaintzeko eta bide batez bere inguru hurbileko ondorengoak hornitzeko, seme-alabek eta bilobek beren herriarekiko eskuzabaltasuna ordaindu beharrik izan ez dezaten. Ulergarria da, politikak ez du inor aberasten. Aste honetan bertan jakin dugu Javier Solana espainol sozialista entzutetsua Acciona talde industrial erraldoiak kontratatu duela aholkulari lanetarako, bere garapen internazionala azkartzeko bereziki. Eraikuntza, logistika eta finantza eremutan jada indartsu den enpresa taldeak Solana bezalako aditu baten beharra du kontratu berriak lor ditzan. Ez du esklusiban kontratatzerik izan, Solanak bestelako aholkularitzak eta ardura profesionalak bai baititu onartuak, beti ere mundu bizigarriago baten xerka bere ideologia sozialistak hala aginduta. Ez da momentu txarra negoziotarako, tsunamiek, lurrikarek eta gainerakoek solidaritatea behar izaten dute desegindakoa berreraikitzeko. Acciona behar dute, eta honek Solana bezalako jubilatu adituak, biziaren erdia ongia banatzeari emanak.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.