Zuritu

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Zuria omen gozoen. Mikatz antzeko barazkiak zuritzeko joera zaharra da. Kardua, letxua, eskarola, txikoria, endibia... zenbat eta zuriago eta finago. Argiak berdetzen du hostoa eta zuritzeko hura kendu behar. Batzuk estalita ikusiko dituzu, kardua eta eskarola, adibidez. Era zaharrera, hostoak bildu eta lotuta daude, ordea, baratze honetako txikoria hauek, Cichorium intybus. Aste pare batean ederki zurituko zaie burua. Hauxe da, niretzat, entsaladagai onenetakoa.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude