Zale sufrituak


2010ko urtarrilaren 24an
Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza
Joan zireneko igandean eta astelehenean ikusi ditudanak. Igandean, eguraldiak etxean “sofin” egiteko agintzen zuenean, Oiartzunera egin nuen Etxeratek antolatu bertso saiora. Sarrerak patrikan, berrogei bat minutuko tarteaz hurbildu ginen polikiroldegira leku egokiaren bila. Bertaratu eta Txapelketaren saioen antzera ehun bat metroko jende lerrokada zegoen jada sartzeko irrikitan. Horietarik dezente gelditu zen sartu ezinik inguru elurtuari so. Astelehenean Irungo Amaian Txirri Mirri eta Txiribiton ETBrentzat saioa grabatzekotan ziren. Ordu pare bat lehenago, atarian ume andana zegoen lerrokatuta txintxo-txintxo gurasoen laguntzaz. Eta ulergarria iruditu zitzaidan sarrerarik ez eta aretoak mugatzen zuela sartze kopurua jakin nuenean. Eta dohain. Berantiarrak etxera alegia. Lerroaren atzealdean zeuden batzuk negarrez, aurrekoek hotzik ez eta pozik. Saioa hasi baino ordubete lehenago ilarak aretoaren neurria gainditzen zuen, halere inork ez zuen alde egiten. Bertako auzotar zenbaiten harridura aurpegiak (payasos en vasco? Sí, los de la vasca) gogoan, etxera egin nuen, gure txikian ez garela eskasak nire buruari esanez.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude