Ongi etorriak Youtube museora

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Youtube, bideoak biltzen dituen web ezaguna, munduko gero eta museo eta elkarte gehiagok erabiltzen dute beren bildumak eta jarduerak zabaltzeko.

Erakunde horien artean Mexikoko Antropologia eta Historia Museoa nabarmentzen da. Izan ere, museo horrek antolatu dituen erakusketei, indusketa lanei eta herrialde bereko beste museo batzuei buruzko 180 bideo ipini berri ditu Youtuben. Horien erreprodukzio kopuruak medio, ekimena arrakastatsua izan dela diote arduradunek.

Besteak beste, New York-eko Metropolitan museoak, Parisko Louvrek edo Kataluniako Arkeologia Museoak ere bideoak jarri dituzte webgune ospetsuan.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude