Bahea

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jon Alemanek Berrian esanak: "ETBri gertatu zaio horrelakoren bat. Espainolizatu egin omen dute PSE-PPk. (...) Eta, hala ere, nago, boikot hori ez ote den gure teilatuari harrika aritzea bezalakoa. Zeren, ene galdera da, zer katerekin ordezkatu dute ETB1? Ba al dago euskarazko beste katerik? Ez. Edo, beharbada, asko jota ere, ba al dago erdarazko beste kateren bat Euskal Herriaren aldekoa? Nik ezagutzen ez".

Inazio Lopezek Hiria argitaletxeak argitaratutako Peru Abarkaren berrargitalpenaz Berrian esanak: "Hasteko, testuaren edizioa benetan eskasa da. Seguruenik, balizko irakurleari gustatuko zitzaiokeen jakitea zein edizio aukeratu den testua finkatzeko, edota grafia gaurkotu denetz, eta nolako irizpideak erabiliz. Halaber, balizko irakurle horrek ez du argibide filologikorik aurkituko. (...) Guztiarekin ere, gutun hau idaztera bultzatu nauena liburuak hitzaurre gisa daukan sarrera –Luis Haranburu Altunak sinatua– izan da; horrenbeste harritu bainau sarrera hori akatsez josita aurkitzeak. Akats horiek zenbatzeko lana hartu dut, eta ... ehunka daude!".

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.