Urte berrirako kontzertua

Dani Blanco
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Itzaltzen ari dira Vienatik mundura zabaldutako Radetzky martxaren azken notak. Eta beste kontzertu bat hasten da orain, urte berriak izango duen soinu-bandarena, hain zuzen. Zein da tonua? Eta zein partitura? Izango al dugu txalo jotzeko motiborik, Vienan bildutako dotoreen antzera?

Krisia. Hemendik abiatu behar da nahitaez edozein konposizio, ze urtea beltz dator. Adierazle ekonomikoak hobetuz joango dira iazkoen aldean, baina gizarteak gainbehera jarraituko du: aurrekontu publikoak, gizarte laguntzak, langabezia... Horiek ez dute hobera egingo 2010ean. Sinfoniaren tonu orokorra iluna izango da.

Nora eza? Urte zaharrak utzi dizkigunen artean, ez da makalena izan EAEko Jaurlaritza aldaketa. Eta ondorio zuzenetik harago (mapa, sinbolo eta abarrak) zenbatengan sumatzen da halako ikara, umezurtz gelditu bailiran. Batzuek agintearen probetxua galdu dute, baina askorentzat zerbait garrantzitsuagoa eskualdatu da: itsasontziaren lema. Eta ez dago argi zein den Titanic hau ondoratzeari dagokion partitura.

Aurkikuntza. Bada ohartu berri denik mende asko daraman prozesu batez, alegia Espainiaren jardun sistematikoa bere aginte-esparruko nortasunak asimilatzeko. Gaztelania euskararen edo katalanaren gainetik jartzearena, edota espainiar herriaren subiranotasuna bakartzat jotzearena ez dira Zapateroren asmakizunak. Galdetu bestela zure aitonen aitonei. Egia da Aznarrek hauspo berria eman ziola espainiar partiturari eta Zapaterok nota guztiekin bereganatu duela, baina melodia hori zaharra da, oso zaharra.

Kontradantza. Txalapartaren soinu gogorrekin hasten da eta ezpata-dantzatik ere badu beti kontrara jotzen den euskal doinuak. Asimilazioari aurre egiteko balio izan du neurri batean, baina sinfonia unibertsala indartsua da eta Espainiako bandak ozen jotzen du pasodoble erritmoan; gero eta zailago izango da hainbeste zarata artean nota diskordanteak entzunaraztea. Are gehiago euskal doinua desafinatuz jotzen bada, disonantzia askorekin.

Kantata. Euskaraz, beste hizkuntzetan ez bezala, musika jo egiten da. Agian, Juan Mari Beltranek iradoki berri duenez, txalaparta delako lehen musika tresna? Edonola ere, nago joka nekez egingo duela bide gure musikak, bereziki Estrasburgoko aretoetan. Alde horretatik euskaldunok kontzertu globalean parte hartzeko aukera hobea dugu kantua: melodia oinarrizkoa, armonia txukunak, crescendo ongi neurtua, eta finale indartsua.

Libretoa. Kantuan onak bagara, erriman hobeak. Badira gurean errimak bat-batean sortzeko gai diren poetak, batzuk goi mailakoak. Eta asko estimatzen dugu haien lana eta saldoka joaten gatzaizkie entzutera eta txalotzera. Haiek idatz dezakete libreto bikaina, non azpimarra daitezkeen “bakea ez baita gerrarik eza, gerrarik nahi eza baizik”, edota “herri hau sortzen segi dezagun euskaratik eta euskaraz” bezalako lelo unibertsalak.

Abesbatza. Milioika tresnez osatua dago orkestra globala. Horien artean kantua entzungo bada, abesbatzak behar du handia eta ondo afinatua. Baina pentsatzen jarrita, bigarrenak berez dakar lehena: jarri doinu bat ezaguna eta samurra, libreto bat konpartitzen ditugun ideiekin, banatu tonuak eztarrien arabera eta adostu gidari bat. Gauza segurua da jende andana inguratuko garela eta kantu indartsuan bilduko. Gertatu izan da orain baino lehen, ez gara beti hain alproja ibili.

Gabonetako ipuina? Sasoiari dagokio.

Azkenak
Gazara martxak bere helburua mantentzen du Egiptoko Gobernuaren errepresioaren gainetik

Egiptoko Poliziak militante ugari atxilotu ditu ostiralean, eta hainbat zauritu eragin, protesta oztopatzeko saiakeratan. Nazioarteko martxaren antolatzaileek adierazi dute aurrera jarraituko dutela, eta datozen orduetan erabakiko dituzte hurrengo pauso zehatzak.


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


Eguneraketa berriak daude