Xalbadorren eta Amurizaren bideetatik, apur bat harago iritsi da mende honetan bertsolaritza: ez zaio mugarik ezagutzen, gizartearen mugak ez badira. Lurralde berriak zapaldu ditzan hizkuntzak, euren baitako lurraldeak esploratu dituzte bertsolariek. Maiz, emaitzen zain egon barik, sentimenduen, poesiaren eta musikaren eremu zabaletatik ibili eta gero heldu dira, grazia puntuan, bertsolari asko gure belarri gero eta jantziagoetara.
Artearen mailan dago bertsoa, eta ez dio horregatik bertsoa izateari utzi. Bederatzi tropo bederatzi puntukoetan, metafora borobilak neurri itxuraz txikiegietan, deskripzio manieristak gaia entzun eta bat-batean... bertsogintza ailegatu da literaturaren tontor zurietara. Baina onena da konturatzea, eta plazerez ikustea, Joxe Agirreren izpiritua gordetzen duela oraindik hitzaren kirol nazionalak. Maite duela gaur eguneko entzuleak, konplikazioa beste, elokuentziaren finezia. Zazpi agurren ostean iritsi zen BECen ere –pasatu dira aste batzuk, baina gogoan iltzatuta daukat saioa– gauzak artez eta perfektu esateko unea, maisu zaharraren ahotik: “Al dezun artean eutsi/ ez dezu meritu gutxi/ emakumerik oraindik ez da hortara iritsi”.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.