Hartzeko pronto emateko tonto

Iñaki Zubeldia
Iñaki ZubeldiaDani Blanco
Horixe da homo gorronis edo bizkarroi malapartatuaren oinarrizko esaldia edo printzipioa.

Hasteko, urte berrirako nire desiorik onenak denontzat. Eta horien artean espezie horretako pertsonarik ez dakizuela suertatu inguruan urte osoan.

Gabonetako solasaldi horietako batean geundela, batek azaldu zuen bere koadrilako urliak esan omen zuela: “Dirua gastatu zaidak eta ordainduko al didazue tragoren bat edo beste?”. “Kutxa ez zegok urruti eta atera ezak dirua handik”, erantzun omen zioten. “Bai, gero aterako diat”, haren erantzuna. Baina gero hori ez zen sekula iritsi, ez behintzat koadrila hori etxera erretiratu zen arte. Besteen kontura tragoak hartzen lasai ibili zela, alegia, bizkarroi mutur-handia. Baina, ez omen zen lehenengo aldia hori egiten zuena. Horrelakoak sarritan egiteko ohitura du gixaki ziztrin horrek nonbait. Mugikorra ere besteei eskatzen die, bereak saldorik ez daukala esanez. Edota dirua eskatzen du: “Dirurik gabe atera nauk. Hi, utzizkidak hogei euro, bihar emango dizkiat eta”. Gero, diru hori ez du inoiz itzultzen.

Elkarrizketan zehar horrelako kasu gehiago azaltzen joan ziren. Lagunekin zerbait jatera joan zen harena, adibidez. Besteekin batera mahaian eseri, lasai jan eta bukaeran esan: “Dirurik ez dut ekarri. Nirea ere ordainduko duzue, ezta?”. Eta hori behin baino gehiagotan egiten dute, lotsaren arrastorik gabe. Gero inoiz ez dira gogoratzen zorretan daudena. Ahal bada, berriro antzeko zerbait egiten saiatuko dira.

Bada jendea koadrilan joan eta ahal bada sekula erronda bat ordaintzen ez duena edota, berak ordaindu behar badu, edari merkea hartzen duena, baina, besteen kontura denean, konbinazio garestienak hartzen dituena. Berdin gertatzen da bazkari eta afarietan, bakarrik jaten duenean, justu-justuko janariak jango ditu, baina koadrilan denean eta denen artean ordaindu behar denean, genero garestienak eskatuko ditu.

Horrelako jendeak koadrilako giroa narrasten du, besteak borondate oneko pertsonak direlako eta halako mutur gogorrik ez dutelako. Behin eta berriz hori egiteko gai denak ez du lagun izenik merezi eta ez da koadrila normal batean ibiltzeko duina. Bizkarroi mutur-handi, lotsagabe galanta da espezie horretako jendea eta ez du inoren gupidarik merezi. Gizartean ere berdin jokatuko du bizkarroiak, besteen kontura onurak lortzen saiatuz, baina besteen alde ahalegin zipitzik egin gabe.

A gorronibus eta bizkarroinibus, libera nos domine.

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude