Merezi izan du


2009ko abenduaren 23an
Katixa Agirre
Katixa AgirreIñigo Azkona
Hona hemen Padrón kidearen hitzak: “Ezer ez da aldatzen, inoiz ez da ezer aldatu”. Umeek ere hala nahi dute pentsatu: ziurtasunak nahi dituzte, istorio berdintsuak beti, istorio errepikatuak, detaile ñimiñoenetan ere aldaketarik pairatuko ez dituztenak. Ezer aldatuko ez denaren ilusioa behar dugulako aurrera egiteko. Bermeren bat, txikia bada ere, ipuin bat bezain txikia. Seguritate hesiren bat. Iltze goriren bat. Ezer ez da aldatzen... seguru?

Nagusitan, ez dugu hain desberdin jokatzen. Nagusitan, geure joera bitxi horri ez diogu “ez ziurtasunez beteriko munduari beldurra” deitzen, baizik eta “neofobia”, dotoreagoa gelditzen da eta. Gauza berriei beldurra. Ez pentsa, neofobia abantailez beterik suertatutako fobia da, ebolutiboki onuragarria benetan, neofobiak kobazuloan babestuta mantendu baitzuen gizaki primitiboa, kanpoaldean imajinatu ezin daitezkeen arriskuak mamitzen ziren bitartean. Baina seguru asko kobazulo horretan jarraituko genuke kontrajartzen zaion beste bulkada horregatik ez balitz, alegia, neofiliagatik ez balitz. Berriarekiko zaletasuna. Neofiliak bultzatuta, berrikuntzaren bila jotzen dugu, eta agian neofilia da Padrón hain ilun jartzen duena, geure bizimodua “zepoan harrapatutako saguen” bizimoduarekin konparatzera eramaten duena, gauzak ez baitira berak nahiko lukeen bezain azkar aldatzen, edo berak nahiko lukeen bezain sakonki.

Nik ez dut hala uste. Eta egia balitz ere ez dela deus berririk eguzkipean, kontu zaharrak hain dira ugariak, bizitza batek irauten dituen urtetxo horietan behintzat entretenimendua ziurtatuta daukagula. Formatu aldetik behintzat ez gara geldi egoten: agoratik twitter-era, esklabotzatik hipotekara. Eta zer nahi duzue esatea, nik formatu berriak nahiago: emakumeek agorarako sarrera galarazita zeukaten eta hipoteka, azken finean, borondatez sinatzen den esklabotza burgestxikia baino ez da.

Baina esanda dut hemen izatez baikorra naizela, eta gauza batzuk inbidiatzen nizkiela estatubatuarrei (beren alegrantzia horretaz ere idatzi nuen). Konturatu naiz, hala ere, salbuespena naizela txalaparta-gune honetan. Nire kideek, gehiago edo gutxiago, beti jo izan dute zaurira, bizitzaren alde ospelera... Akaso hori da artikulugilearen lana, ez dakit. Neure kontratuan ez zioen horrelakorik behintzat.

Eta orain neure kideengana joan zait gogoa, eta konturatu naiz ia dozena erdi bat izan ditudala lagun esparru honetan: Ur, Juanjo, Eider, Ana, José Luis... Aurpegiak joan, aurpegiak etorri, nirea ez ote dabil gehiegi errepikatzen hasita? Ez al litzateke hobe José Luisen hitzak gezurtatzea eta gauza batzuk, noizean behin, aldatzen direla erakustea? Urte berria dator gainera, eta diskrezio handiz egin daitezke horrelako gauzak garai honetan. Sar dadila urtarrileko haize freskoa, beraz. Har ditzala makilak beste norbaitek.

Bertsolari baten moduan agurtu nahiko nuke. Txapela buruan eta zuek guztiak hunkituz. Baina jainkoak ez nau hautatu taula gaineko lanerako, beraz, burua biluzik eta begiak lehor egiten dizuet agur, errima eta neurriari muzin eginez: ez da beti plazera izan, estu eta larri ibili naiz zenbaitetan, lerro hauek entregatzeko epea bete ezinda. Eskerrak beraz, pazientzia eduki duen horri. Ez da beti plazera izan baina merezi izan du.

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


Eguneraketa berriak daude