Adierazpenak


2009ko abenduaren 27an

Ainize Txopiteak Euskonews & Median, teknologia berriek adierazpen artistikoen gain duten eraginaz: "Nik ez dut inoiz liskarrik izan horrekin. Olatu erraldoiaren antzekoa den zerbaiten aurka borroka dezakegu edo ez, baina niri horren aurka joatea ez, baizik dituen aukera desberdinez baliatzeak erakartzen nau, biziki erakarri ere. Onen-onena bitartekoa zein den aztertu eta sormenerako erabiltzea da. (...) Egia da ohiko arteetarako mehatxu izan daitekeela, baina, bestalde, mundu osorako leiho ere bada. Ez dituzu berrogeita hamar mendi zeharkatu behar koadroa bizkarrean duzula, koadro hori norbaiti erakusteko. Orain, tailerrean egiten duzun guztia, etxetik mugitu gabe erakuts dezakezu. Bizitza osoa leiho batean. Denboraren eta espazioaren arteko lotura hausteko modua da, baina bizipen ugari galtzeko modua ere bai".

 

Ismael Manterola EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasleak Berrian: "Estrella de Diegoren arabera, sukaldaritza unibertsitate lizentziatura bihurtzea hasieraren bukaera izango litzateke, batez ere Espainiako unibertsitateak nazioarteko rankingean duen mailari begiratzen badiogu. Azken urteetan hain maila ona lortu duen euskal sukaldaritzak ez du unibertsitatearen beharrik. Malgua eta irudikorra izan den esparrua Espainiako unibertsitatearen sistema estuan hartzearekin batera pikutara joan daitekeela da Estrella de Diegoren eta nire beldurra. (...) Euskal Herriko sukaldariak profesional oso onak dira, baina nik ere oso profesional onak diren artista asko ezagutzen ditut EHUko Arte Ederren Fakultatean eskola eman ezin dutenak, unibertsitate titulurik ez daukatelako".

 

ASTEKARIA
2009ko abenduaren 27a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude