Kale-garbitzaileak nagusi


2009ko abenduaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Zaraitzu ibaiaren aldameneko Ezkarozeko plaza honetako platanoak (Platanus x hispanica) inausten ari ziren azaroaren 20an. Gaizki, oso gaizki egina! Ikus adarrak, oraindik hostoak dituzte. Erori aurretik, hostoetan dagoen janaria zuhaitzaren erreserbetara igarotzen da. Hostajea erantzi aurretik inausiz gero, janari hau alferrik galtzen da eta inausketa-zauriak udazkenean egiten zaizkio, negu guztirako tortura. Denona den ondarea izorratzen, zergatik eta kale-garbitzaileei hostoak biltzeko lana kentzeagatik. Nik hostoak nahi ditut espaloietan!

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.