Nekazariek hoztu lezakete Lurra

Nekazariak Amazonian
Aita-semeak arbola gazte bat landatzen Peruko Amazonian dagoen San Francisco de Yarinacocha herrian. Argazkia bertako shipiba etniako herritarrei laguntzen dien San Francisco Saludable erakundeak dauka webgunean. Irakurleak eskuineko aldean ikus ditzake ortuko hondakin organikoak eta etxeetakoak metaturik, konpost bihurtzeko prozesuan. Munduan milioika herritarrek artatzen ditu etxe, baratze eta ukuiluetako hondakinak ongarri bihurtzeko. Azkenerako, hauek atmosferari karbonoa kentzen diote lurrean finkatzeko. Aitzitik, nekazaritza industrialak janariak ekoiztu, transformatu eta merkaturatzeko prozesuan CO2 eta bestelako gas asko isurtzen ditu,industriarekin eta garraioekin klimaren beroketa larriagotuz. Kalitate urriagoko janariak ekoitziz, gainera.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Nekazaritza industriala bada Ludia jasaten ari den beroketa orokorraren errudunetako bat, bestelako laborantza ekologikoa orokortzeak asko lagunduko luke planeta hozten. Horra laburbilduta GRAIN erakundetik baserritarrek zabaldu duten mezu deigarria, azterketa zehatz batean oinarritua.

GRAIN da nazioarteko erakunde txiki bat munduko nekazariei eta horien inguruko mugimendu sozialei lagundu nahi diena bioaniztasunean oinarritutako eta giza taldeek kontrolatutako elikadura sistema eraikitzeko ahaleginean. Mundu osoko ekintzaileak elkartzen ditu GRAINek, Bartzelonan dauka egoitza nagusia eta organigraman bi euskaldun dauzka: Paul Nicholson zuzendaritzan eta Aitor Urkiola kudeaketan.

Ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta portugesez funtzionatzen duen GRAINek Biodiversidad hirihilabetekaria plazaratzen du paperean, Internetez ere libre irakur daitekeena. GRAINek asteotan erakusten dituen titularren artean hau oso deigarria suertatzen da: “Nekazariek Lurra hoztu dezakete”. Hori zertan oinarritzen duten jakin nahi duenak, Biodiversidaden urrian argitaratutako Cuidar el suelo irakurri beharra dauka, eta merezi du.

Gaztelaniaz suelo, frantsesez sol eta ingelesez soil esaten zaiona, euskaraz “lurzorua” deituko genuke, Elhuyar hiztegiak ematen dion esanahian: “Harri meteorizatu, materia organiko, ur eta airez osaturiko geruza, lurraren azalaren zati handiena estaltzen duena eta landareen euskarri dena”.

Oinpean darabilgun lurzorua –hormigoiz edo asfaltoz estali gabe dagoena, alegia– jende gehienek uste baino biziago eta aberatsagoa da. Alabaina nekazaritza industrializatzearekin, eta ongarri kimikoak nagusitzearekin, lur hori zer den ere ahaztu egin dugu.

Kontua da lurzoruko gai organikoek karbono asko –negutegi eraginaren erruduna den CO2a– daukala bere baitan. Industriarekin eta garraiabideekin batera, nekazaritza modernoak ere lagundu du atmosferan CO2 kopurua izugarri handitzea. Nolatan? Bi eratan. Batetik, lurzoruko gai organikoak kasik desagertzeraino ahuldu ditu, eta horietan zegoen CO2a eguratsera pasatu da. Bestetik, laborantza prozesu industrial bihurtzean berak ere eragin ditu CO2 isurketa handiak, hasi granja erraldoietan sortzen direnetatik eta produkzio kate guztiak isurtzen dituenetaraino.

Ongarri kimikoek ehun urte baino gehiago duten arren, nekazaritza modernoaren kalte handienak azken mende erdiari dagozkio. Orain badakigu, adibidez, nitrogeno-fosforo-potasiozko –fertilizanteetan irakurtzen ditugun NPK sigla famatuak– ongarrien emankortasuna izugarri ahuldu dela: labore berdina eskuratzeko, hektarea batean gaur baserritarrak 1960ko halako zazpiz biderkatu behar duela nitrogenozko ongarria. Sekulako produktibitate galera.

Karbonoa lurrean nola finkatu

GRAINek egin ikerketan zehatz-mehatz erakusten dira ongarri kimikoen eragin paradoxikoak. Honako hau, adibidez, deigarria da: NPK ongarriekin lurzoruak jokatzen du droga txute gero eta gogorragoak behar dituen heroinomanoaren tankeran, ongarria jasotakoan sekulako aktibitatean murgiltzen dira lurreko mikrobioak baina berehala agortu eta lehen baino goseago geratzen da soroa, aurrekoa baino dosi handiagoaren eske.

Ongarri kimikook alboko kalte gehiago ere badituzte. Klimaren beroketarentzako CO2a baino anitzez kaltegarriagoa den oxido nitrosoa sortzen dute, janariek mineraletan daukaten edukia urteotan izugarri jaistea eragin dute, eta abar.

GRAINekoen proposamenean, hala ere, ardatza zera da: urteotan lurzoruak karbonoa atxikitzeko galdu duen ahalmena berreskuratzen lagundu behar zaiola. Munduan industria zabaldu baino lehen, kalkulatzen da airean zegoen karbono tona bakoitzeko lurzoruak bi zeuzkala bere baitan, baina gaur aireko tonako lurrak 1,7 tona omen dauzka. Kopuru hau lehengoratzean ikusten du gakoa GRAINek.

Nola lortu? Nekazaritza naturalera itzulita, ongarri kimikoak baztertu eta lurrak berriro simaurrez, konpostez eta bestelako gai organikoz ongarrituz. Horrela, gaurko nekazaritza sistemarekin karbonoa isurtzen duten alorrek karbonoa kendu egingo liokete atmosferari. Zenbat? Mundu osoko lurzoruek bereganatu ditzaketen gai organikoen proportzioan. Garbi utzita hasieran erritmo geldoagoan gertatuko litzatekeela fenomeno hori, alor batek gai organikoak asimilatzeko mugak dituelako, baina pixkanaka gero eta kopuru handiagoak bereganatuko lituzketeela, lurzorua aberastearekin batera gai organikoak asimilatzeko ahalmena handitzen duelako.

Lurzoruaren azaleko 30 zentimetroak jotzen da direla emankorrak. Azal horrek mende erdi honetan galduak ditu gai organikoak %1etik %3rainoko proportzioan. Kopuru hori planetan lantzen diren soro guztietara aplikatuz, galdu den gai organikoen kopurua izugarria da: gutxienez 150.000 milioi eta menturaz 205.000 milioi tona. Hori berreskuratzeko lana burutuz gero, gaur Lurraren atmosferak daukan CO2 soberakinaren herena eliminatzea lekarke.

GRAINekoen ustez, emaitzak kalkuluok baino askoz hobeak izan litezke, baldin eta munduan barrena agintariek gaia seriotan jarraitzea deliberatu balezate. Eta mundu osoko laborariek erakutsia dute nekazaritza jasangarri bat zein heinetaraino den kapaz simaur, konpost eta gainerako hondakin organikoak bereganatzeko. Nekazaritza mota honekin epe luzera soroen emankortasuna eta laboreen osasuna hobetzen direla demostratuta dagoen bezalatsu. Ororen buru, nekazaritzak hartu ahal izango luke bere gain, ondorengo 50 urteetan lortzeko, gaur Ludiak daukan CO2 soberakinen ia bi heren.

Asmo hau burutzeko, prefosta, baldintza batzuk bete beharko dira. Urtean planetako lurzoruei 7.000 milioi tona gai organiko itzultzeko milioika baserritarren lana beharko da, milaka komunitaterena. Gaur egun munduko nekazarien bizimodua deuseztatzeko dinamika hankaz gora jarri beharko lukete agintariek. Abeltzaintza ere arras aldatu beharko litzateke. Produkzioa eta kontsumoa deslokalizatzetik berriro lekuan bertan zentratzera pasa. Ororen buru, produkzio eta kontsumo ereduak aldatuta.

Bide batez esanda, hirietako hondakin organikoak errauste plantetan “energiazko balorizazioa” egiteko erregai izendatzetik ongarritzat tratatzera pasa behar da. Baina hau nola sartuko diezu buruan Zabalgarbi intzineradoraren edo Zubietako proiektuaren sustatzaileei?

Informazio gehiago:

* Nazio Batuen Erakundeak Kopenhagen antolatu duen COP15 biltzarraren gune ofiziala
* Cuidar el suelo artikulua GRAINen gunean
* Kopenhageko gailurra Afrikatik ikusia Afrique-Asie aldizkarian
* Kopenhagekoa Le Monde Diplomatiquen
* Konpenhagekoaren jarraipena The Guardian egunkarian

Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude