1512 Nafarroaren konkista: Hau da ezkutatu zaigun historia izeneko DVDa egin du Nabarralde elkarteak. Oiartzun, Lezo eta Berako Udalek hartu dute parte proiektuan, Udalbide eta Benito Lertxundirekin batera. Floren Aoiz eta Anjel Rekaldek egin dute filmaren gidoia, eta zuzendari lanetan Ruben Marcilla aritu da. Bestalde, 1512-2012 Nafarroa Bizirik! (www.1512-2012.com) ekimenak Konkistak, 500 urte liburua argitaratu du. Nafarroako erresistentziaren pasadizoak, Noaingo batailaren mapa eta Tasio eta Zaldieroa komikilarien binetak bildu dituzte, besteak beste.