Terry Herbert altxor-ehiztari amateurrak orain arte aurkitutako altxor anglosaxoirik garrantzitsuena topatu berri du Staffordshiren (Ingalaterra), metal-detektagailu bat erabilita. Altxorra 1.500 pieza inguruk osatzen dute; guztira, bost kilo urrek eta bi kilo eta erdi zilarrek. Oraindik datazio zehatzen emaitzak iritsi ez badira ere, arrastoak VII. mendekoak izan daitezkeela uste dute adituek, Erromatar Inperioaren eta anglosaxoien loraldiaren arteko garaikoak, hain zuzen. British Museumeko arduradunen aburuz, aurkikuntzak goitik behera alda dezake anglosaxoiei buruz gaur arte izan dugun pertzepzioa.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!