Gure pertsonaia protagonistaren curriculuma osatzen aldera

William A. Douglass (Reno, Nevada, 1939). Gizarte antropologian doktorea da Chicagoko Unibertsitatean (1967). Urte horretan bertan UNR Nevada-Renoko Unibertsitatean Euskal Ikasketen Programa abiarazteko ardura hartu zuen. Hogeita hamahiru urtez jardun zuen lan horretan, 1999aren amaieran erretretan sartu arte.

Hogei liburu eta ehun artikulu inguru ditu argitaratuak. Lehen-lehen lanak izan zituenen artean dira, besteak beste, Death in Murelaga: the social significance of funerary ritual in a Spanish Basque village (1969), Echalar and Murelaga: opportunity and rural depopulation in two Spanish Basque villages (1973), edota Amerikanuak: the Basques of the New World (Jon Bilbaorekin elkarlanean, 1975). Ondotik etorri ziren Beltran: Basque sheepman of the American West (1979), Emigration in a south Italian hill town: an anthropological history (1984), Basque sheepherders of the American West (Richard H. Lanerekin batera) (1985), From Italy to Ingham: Italians in North Queensland (1995), Terror and taboo: the follies, fables and faces of terrorism (Joseba Zulaikarekin) (1996), Azúcar amargo: vida y fortuna de los cortadores de caña italianos y vascos en la Australia tropical (1996), edota La vasconia global: ensayos sobre las diásporas vascas (2004).

Migrazio, etnonazionalismo eta gisako lanak ez bezalakoak ditu, berriz, bere aitaren biografia Tap dancing on ice: Jack Douglass (1996) eta Casting About in the Reel World (2002) arrantza liburua.

Egin duen lan eskergaren ordain, hainbat sari eta merezimendu jasoa da. Esaterako, 1984an Honoris Causa doktore izendatu zuen EHUk. 1989an, Ohorezko Zerrendan jarri zuen Basque Studies Society of America elkarteak. 1998an, Ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak. 1999an Urteko Ikerlari Gailena izendatu zuen UNR Nevada-Renoko Unibertsitateak eta Irakasle Gorenaren Saria ere eman zioten. Urte horretan bertan, Lagun Onari saria eman zion Eusko Jaurlaritzak… Duela lau urtetik hona, berriz, indarrean da William A. Douglass Irakasle Bisitari Gorena ikerketa-beka, Renoko Euskal Ikasketen Zentroaren eta Eusko Jaurlaritzaren ekimenez abiarazia. Gaur egun Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko irakasle emeritua da…”
Honako testu honetan, ordea, bestelako dimentsio bat hartu du William A. Douglassen alderdi biografiko eta profesionalak. Ondoko lerrootan, Douglass euskal gatazka konpontzeko lanetan izan zuen parte-hartzeari buruz ari da, hau da, egoitza Genevan duen Elkarrizketa Humanitarioa Sustatzeko Henri Dunant Zentroaren eskariz kontratupean egin zituen askotariko gestio eta aurrera-atzeak kontatzen ditu. Haien lehenengo eskariari emandako ezetza, hurrengo baiezkoa, Euskal Herrira joan-etorriak, Ibarretxe lehendakariarekin izandako bilera, erabilitako estalgarria, bateko eta besteko euskaldunekin burututako harremanak, ETArekin egindako kontaktua, Genevako bulegoaren jokoa, ETAren su-etena, Loiolako elkarrizketak… 2003ko udazkenetik 2004ko udaberrira bitartean egindako urratsak.

HDCrekin sinaturiko kontratuak isilik egotera behartzen zuen aldi luze batez. Epea igarota, bere egia kontatzera dator Renoko antropologoa, 2008ko irailaren 20an itxitako lekukotasun zuzenaren bidez.

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude