Bahea

Xabier Lasak Berrian esanak: "Xabier Riezu programazioburuak [Herri Irratikoak] adierazi berri du euskarak programazioaren %30eko tokia daukala; hori bai, onartu behar izan du ia ez dela agertzen ordutegi nagusian. %30aren zifra aipatzeak, dirudienez, trikimaina nahasgarri bati erantzuten dio, errealitate lotsagarri bat ezkutatzeko xedez. Irrati pribatu batek irauteko gaztelerara jo behar duen printzipioa onar daitekeen arren, eguneroko entzuleek ondo dakigu %30a ez dela inondik ere betetzen".

Paula Kasaresek gipuzkoaeuskara.net-en esanak: "2009ko uda hasieran Nafarroako Gobernuak euskararen egoera ezagutzeko egin zuen Euskararen egoera Nafarroan 2008 inkesta soziolinguistikoa eman zuen argitara. Inkesta hori Gobernuak berak bost urte lehenago egindako Estudio sociolingüístico sobre el vascuence en Navarra. 2003 inkestaren aldean jartzen badugu egoerak konparatzeko asmoz, inkestaren balio konparatibo eskasaz ohartuko gara. Bi inkestek galdetegi desberdina izan dute oinarri eta zaila da bi ikerlanen artean konparaketa sistematikoa egitea, galdetegien item bakar batzuk baino ez baitira bietan errepikatzen".

 

ASTEKARIA
2009ko azaroaren 15a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude