Arrakasta handia du, ego are handiagoa, politikoki interesatua da... Nor da?

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Mis problemas con Amenábar.
Jordi Costa (testua), Darío Adanti (marrazkia)
Argitaletxea: Glénat. 44 orri. 2009


Burura ez dakit zein etorri zaizun zuri... Titularreko ezaugarri horiek –eta beste gordinxeago batzuk– egotzi dizkio Jordi Costa kritikari katalanak, Darío Adanti marrazkilariaren laguntzarekin, Alejandro Amenábar zinema zuzendariari. Mis problemas con Amenábar lanean, zuzendari gaztearekin aurkitu denetan izandako esperientzia txarrak abiapuntu hartu ditu Costak, Amenábarren filmagintza eredua eta, oro har, eredu hori onartu eta sustatzen duen Espainiako filmagintza larrutzeko. Eta Jordi Costa ez da edonor zinema munduan: kasik 30 urte daramatza kritikari lanetan, beste ugariren artean El País eta Fotogramas agerkarietan ari da egun, eta prestigioko profesionala da bere alorrean.

Sakoneko arazoa, Costaren ustez, benetako talentuaren simulazioa eta konpetentzia teknikoa oinarri dituen eredu zinematografikoaren kontsagrazio eta zabalkuntza birikoa da, status quoa mantentzera eta bultzatzera bideratzen baita sorkuntza kolektiboa. Hala, jendeak gurtu ditzan erakusleihoan jarritako pertsonaia handikiez mintzo da Costa, eta hori guztia babesten duen fenomenoaz. Egia esan, oro har kultur munduan ikusten dugun jarrera da, Espainian ez ezik, baita Euskal Herrian eta gainontzeko lekuetan ere: politikariek kultura berenganatu nahi dute, euren status quo idilikoa herritarrei idatzi, abestu, filmatu, margotuko dien kulturgilea nahi dute ondoan; berme kulturala bilatzen dute, maila jantzia. Eta kulturgile hori goratuko dute, sariekin, ospearekin, asmaturiko prestigioarekin, jendeak benera dezan.

Kultur (kasu honetan zinema) eredu ustel horren adibide gorentzat du kritikari katalanak Agoraren egilea: talentu faltan, beste filmetatik ideiak hartzea leporatu dio; mezuekin errazkerian eta efektismoan erortzea (Mar adentro); politikoki epel eta zurikeriatan aritzea, garaiaren arabera mezu politikoa egokituz, gaur PPrekin (Los otros), bihar PSOErekin (Mar adentro); bere homosexualitatea marketin operazio batekin saldu izana; eta abar.

Onartu behar dut Agora gustatu zaidala eta Tesis bikaina iruditu zitzaidala –bere beste lanak ez hainbeste–, baina hainbat gauzetan ez diot Costari arrazoia kentzen. Finean, batzuetan gehiago begiratzen diogu azalari, edukiari berari baino. Eta Amenábar aitzakia baino ez da.

Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


Eguneraketa berriak daude