Izenak


2009ko urriaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Joxerra Garzia kazetari, idazle eta irakasleak jasoko du abenduan 2009ko Abadia Saria. Euskararen normalizazioaren eta erabileraren alde egindako lanagatik saritu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

 

Gose taldeak hirugarren diskoa kaleratu du, aurrekoak bezala, izenbururik gabea. Oraingoan, ordea, diskoetxerik gabe eta hasieratik bukaerara eurek ekoitzitako lana izan da. Diskoak hamar kantu berri eta ezkutuko hamaikagarren bat ditu. Arrasateko (Gipuzkoa) hirukoteak aurreko lanekin jorratu zituen doinuak ekarri ditu oraingoan ere, soinu elektronikoak eta trikia uztartuz.

 
 

Alberto Ladron idazle iruindarrak Ahaztuen mendekua kaleratu du, Iratiko basoan kokatutako thriller-a. Karlos Linazasoro tolosarrak, bestalde, naufrago jubilatu batzuen istorioa kontatu du Urperatze handian. Elkar argitaletxeak plazaratu ditu bi lanak. Hain justu, Elkar Fundazioak sustaturiko Joseba Jaka bekarekin idatzi du Unai Elorriagak Londres kartoizkoa da eleberria ere.

 

Tolosako 41. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan hamasei herrialdetako 21 talde arituko dira. Sydney Chamber Choir izango da gonbidatu berezia, lehiaketan parte hartuko duen aurreneko talde australiarra. Azaroaren 1era arte iraungo du abesbatza lehiaketak, eta emanaldi guztiak Leidor aretoan izango dira.

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...