Patxi Etxeberria. Hizketan bezala bertsotan. 50 urtez plazagizon. Egilea: Xabier Lasa Bergara. Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkarteko bertso eskola, herri bereko Euskara Batzordearen laguntzarekin.
Arratsalde euritsu baterako perfektua. Etxeberriaren ahots sarkorra belarrian duzula sartuko zara kontaketan, hain dago ondo jasoa bertsolariaren hizkera adierazkorra! (zorionak egileari). Uztapide eta Basarriren garaitik azken belaunaldirainoko izenak ikusiko dituzu sokan, izen ezagun eta herrian ezagun direnak, saio jendetsu eta lagunartekoak... Bertsolaritzaren aniztasuna, bizitza osoan hor dabilenaren esperientzian jasoa.
Asko estimatzen da Lasarteko gainerako bertsolariekin astero biltzeak Etxeberriari ematen dion ikuspegi gaurkotua; lehengo emakume bertsolariei egiten dien aitormena, besteak beste.
Nahi adina arratsalde gozatzeko bertso mordoa ere aurkituko duzu bertan. 2005ean Orion bota zituen puntu erantzunak dira inoiz entzun ditudan onenetakoak. Ezin liburu honetan falta. Hona errenkadan erantzun zituen bost puntutatik bi:
Gozatzen al dezute
ohean sartuta?
Ahal dana egiten degu
nahiz egon zahartuta
partiduak baditugu
ezin bukatuta
baina ondo eoten gera
alkarri helduta.
Eta zure etxean
zeinek agintzen du?
Ez baleki bezela
honek galdetzen du!
Andriak bere besua
han goian jartzen du;
baita zuriak ere
hartuko bazendu!
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...