Gero eta errazago onartzen dira –ditugu– seme-alabarik ez duten bikote heldu egonkorrak, nahiz eta batzuetan egoista gisako etiketak egozten zaizkien –dizkiegun–. Beste arlo batzuetan gertatu bezala, afera honetan ere hautsi bide dira molde tradizional zenbait: zorionez, guraso (ez) izatea gero eta hautu libreagoa da gaur eta hemen.
Alabaina, bizia bizitzeko ereduak ugaritzen ari diren honetan, aukera jakin batzuk hegemonikoak dira. Familiari dagokionez, bi seme-alaba dituen bikote heterosexuala eredu orekatuena balitz bezala aurkezten zaigu noiznahi, esaterako.
Aldarrikatzaile airean heldu banaiz ere, mutiko bat duen aita heteroa nauzue: ez nabil kanonetik sobera urrun, hortaz. Hala ere (edo agian horrexegatik), asmo oneko presioak nabaritzen hasiak gara azkenaldian: “Bat izanda, bigarrenak apenas lanik ematen ez duelako”, “oraindik neskatxa falta zaizuelako”; eta abar. Marka da gero aholkuak saltzen aritzen diren mordoxka batek seme-alabarik ez izatea!
Horra, beraz, hurrengo borrokarako lelo bat: “seme-alaba bakarra hautu librea”.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.