Ura dago Ilargian?

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Apolo misioak ospetsuak izan ziren joan den mendean, Ilargira ailegatu zirenak batez ere. Apolo ontziek ekarritako laginak aztertuta, Ilargian urik ez zegoela ebatzi zen, edo hobeto esanda, laginetan azaldutako ur arrastoak Lurretik eramandakoak izan zirela.

Berriki beste hiru azterketa egin dira, eta hirurak bat datoz Ilargian hidrogenoa eta oxigenoa egon badaudela. Ura osatzen ote duten, edo besterik gabe hidroxiloa (OH-), ezin da ziurtatu oraindik, baina urik ez badago ere, Ilargian dauden materialekin sortu daitekeela ziurtasunez baiezta dezakegu. Aurkikuntza garrantzitsua da hori, ezbairik gabe, datozen urteetan egingo diren Ilargirako bidaiak planteatzeko garaian.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude