Izenak


2009ko urriaren 04an

Iruñeko Musikaren Hiria ACR enpresak eraikiko du. Nafarroako Goi-Mailako Kontserbatorioa eta Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionala jasoko dituen proiektuak ia 29 milioi euroko aurrekontua izango du. Urrian hasiko dira eraikitze lanak eta 2011ko urrian amaitzea da asmoa.

 

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 7.000 abonaturekin ekin zion pasa den astean abonu-denboraldiari. Urriaren 5ean eta 8an P.I. Tchaikovsky-ren 1. Sinfonia (Neguko ametsak) eta J. Brahms-en piano eta orkestrarako 2. kontzertua eskainiko ditu Donostiako Kursaal auditorioan, 6an Gasteizko Principal antzokian, 7an Bilboko Euskalduna jauregian eta 10ean Iruñeko Baluarte Auditorioan. Andrey Boreyko-ren zuzendaritzapean, Hélène Grimaud arituko da pianoan.

 
 

Baroja Collet artistaren 26 grabatuk eta Jesus Mari Olaizola “Txiliku” idazlearen testuek osatzen dute Donostiako Koldo Mitxelenan ikusgai dagoen Piztiarioa erakusketa. Ahozko tradizioan, liburu zaharretan, erlijioan, euskal mitologian... ezagunak diren animalia mitologikoak bildu dituzte. Erakusketa azaroaren 7ra arte izango da zabalik.

 

T-Danz jaialdiak euskal dantza herrikoia eta dantza garaikidea uztartuko ditu urriaren 2an, 3an eta 4an Donibane Garazin. Garazikus herri agertokiak aurrenekoz antolatu du jaialdia. Emanaldiak Jai Alaien eta herriko kaleetan izango dira. Kukai eta Révolution konpainien ikuskizunak hartuko ditu Jai Alaiek.

 

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude