Izenak


2009ko irailaren 27an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Hadopi 2" edo hiru abisuen legea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak, aldeko 285 botorekin eta kontrako 225ekin, jatorrizko testuari aldaketa batzuk egin ostean. Interneteko edukien deskarga zigortzea du xede lege horrek. Artxiboak legez kanpo jaisten ari den erabiltzaileak bi abisuren ondoren amore ematen ez badu, konexioa eteteko agindua eman ahal izango dute epaileek.

 

Last Tour International promotore bizkaitarrak (Bilbao BBK Live, Kobetasonik eta Azkena Rock jaialdien antolaketan parte hartzen du) eta Sony Music España multinazionalak Last Tour Records zigilua sortu dute. Quique Gonzalezen Daiquiri Blues izango da zigilu berriak kaleratuko duen estreinako lana.

 
 

Joxe Azurmendi filosofoa (Zegama, 1941) eta Bitoriano Gandiaga poeta frantziskotarra (Mendata, 1928-Arantzazu, 2001) adiskide handiak izan ziren. Adiskidetasun horren fruitu da Azurmendik plazaratu duen Azken egunak Gandiagarekin liburua (Elkar). Fedeari buruzko hausnarketak bildu ditu filosofo zegamarrak 500 orrialdeko liburuan.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!