Biderik atseginena

Castillo Suarez
Castillo Suarez
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Iritsi da euskaltegian izena emateko garaia. Euskalduntzea helburu duten erakundeek beste eskaintzen artean nabarmendu behar dute haiena; erakargarriagoa egin euskara ikastea, ingelesa, frantsesa edo beste hizkuntza bat ikastea baino. Gure postontziak eskaintzez betetzen zaizkigun unean, bildumak hastekoan, euskara ikastearen berezitasunak adierazi behar dituzte. AEKko aurtengo kanpainan ongi argi adierazi dute euskara irakasteaz gain, euskararen mundua ere erakusten dutela. Bestalde, eta euskara ikastea zaila dela aipatzen denez maiz, metodologia azpimarratu nahi izan dute IKAkoek zein AEKkoek haien lematan: MetodIKA eta Biderik laburrena (AEK). Metodologiaz gain, edo horien gainetik, euskara ikasteak harreman berriak sortzeko baliagarria dela azpimarratuko nuke nik, bai ikasketa prozesuan bertan eta bai “pistara ateratzerakoan”. Gero eta bakarrago gauden gizarte honetan, bada muntazko arrazoia euskaltegian izena emateko eta barka diezadatela autoikaskuntzan aritzeko diziplina eta adorea dutenek, baina euskara ikastea, konpainia noblean egiten bada, askoz ere atseginagoa da.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.