Polobakarreko sistema magnetikoaren bila

Naturan ezagutzen ditugun magnetismo-sistema guztiek bi polo dituzte, iparra eta hegoa, Lurrak kasu. 1930. urtean Paul Dirac zientzialari britainiarrak karga magnetiko isolatuek edo polobakarrekoek existitu behar zutela iragarri zuen. Izpi magnetikoak polo batetik irten eta bestera biltzen dira, beraz, polobakarreko sistema da izpiak bildu edo izpiak emititu besterik egiten ez duena da.
Egindako probak ia zero absolutuko tenperaturan (-273,15ºC ) eta grabitaterik ezean egin dira, hau da, oso muturreko baldintzetan, baina lortutako emaitzekin naturan gertatzen diren hainbat gertaera orain arte ulertezin, ulertze bidean gera daitezke. Bi talde independente aritu dira ikerketan, bakoitza bere aldetik, baina lortutako emaitzak oso antzekoak izan direnez, bide egokian ari direlakoan daude.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude