Lopezen kexak

PPren eskutik Ajuriaeneara sartu zenetik, Lopez lehendakariak gauza bakarra egin du abertzalearen kontrako errepresioa erabiltzeaz gain: kexatzea, esanez ez duela maniobratzeko tarterik krisi ekonomikoari aurre egiteko, lehengo Gobernuak, Ibarretxerenak, urteko aurrekontuaren %70 baino gehiago gastatu zuelako. Bere buruari "sozialista" deitzen dion Gobernuak, eta ondorioz omen ezkerrekoak, ezin du aurreko Gobernuak egindako kudeaketa aitzakia hartu justifikatzeko krisi sozioekonomikoaren aurrean geldirik dagoela. Bere posizioa aukeratutako Gobernu bazkideak baldintzatzen du. PPk politika sozioekonomiko kapitalista mantentzen duenez, ez dio utziko tarterik ezkerreko "gurarietarako" eta ondorioz ez dio utziko tarterik aurrera eramateko politika ekonomiko "sozialista" eta progresista. Beraz, politika "sozialista" eta progresista zentzuduna praktikatzeko, ondo egingo luke Lopez eta bere Gobernuak bere zilborrera begiratu eta aztertzea, serioski eta zintzotasunez, nora doan PP bezalako alderdi kapitalistarekin. PPk krisiaren kontrako neurriak babestuko ditu, baina enpresari eta bankariei mesede egiteko.

Testuinguru horretan, patronalaren eta sindikatuen arteko elkarrizketa sozialerako mahaia sortzea, propagandarako marketin hutsa besterik ez da. Tamalez, marketin horri laguntzen diote CCOO eta UGT bezalako sindikatuek ez baitzaie axola ELA eta LABek osatzen duten gehiengo sindikal abertzalea ez dagoen mahaian egotea. Ez du balio argudiatzea hor egoteari uko egin diotela. Bilatu eta aztertu ukazio horren arrazoiak, eta lagundu horiek konpontzen, Lopez eta Patronalarekin argazkia ateratzeko prest azaldu aurretik.

ASTEKARIA
2009ko irailaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude