Gasteiz? Takolotik aurrera...

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Errepasatzen ditut duela berrogei urteko argazkiak eta pelikulak eta nekez asma dezaket haietan islatutakoak nire herriko bazterrak direnik. Aldatu da egitura, desagertu zaizkit lehengo zehazkizunak, eta hiri-nortasunaren euskarriak ere bestelakotu egin dira, arras. Antzerako sentsazioa bizi izango dute, ziur, oraingo gaztetxoek berrogei bat urte barru, izan ere gizarteek, iraunkorrak izango badira, euren ibilbidean mugarriak definitzen joan behar dute, inmobilismoan aingura ez daitezen.

Baina abantaila batekin jokatzen dut nik etorkizuneko begiraleekin alderatuta: ni atzoko etorkizunaren hiritarra naiz. Eta horrek ematen dit halako aginte ahalmen bat, burutu denaren gaineko kritikoa izateko. Badakit ez duela gauza handirako balio, baina behintzat nire behatoki propiotik ikusitakoaz hausnarketa txikia egiteak kontzientziarekiko bakea dakarkit. Eta, hein batean, aldeko eta txarreko ondorioen erantzule naizela gogorarazten dit ariketak.

Duela berrogei urte bagenuen Arrasaten halako hiri-leienda bat, zeinak zioen udaltzain batek (kalezaiñ, protagonistaren hitzetan) turista batzuei Gasteizerako bideaz galdetu ziotenean “Takolotik aurrera” erantzun ziela. Udaltzain hark bere sentimendu osoa jarri zuen bere argibidean, bisitari arrotz haiek kaleetan barrena gal ez zitezen, horretarako herriaren hego-mendebaldeko baserriaren izena eskainiz. Orain dela egun batzuk, aldiz, nire lagun batek galdetu die herriko bi udaltzaini non zegoen Mankomunitateko eraikina... eta ez zekitela ihardetsi diote uniformatuek, lasai asko. Eskerrak handik hurbil hiritar arrunt bat begira zegoela eta hark eman dizkio zehazkizunak nire adiskideari.

Hiriak aldatzen ari dira, eta baita hiritarrok ere. Edo ordena alderantzizkoa al da? Pentsamoldeak ordezkatzeko gizakiaren abilezian oinarritzen da hirien aldakuntza jarraikia. Soka luze eta korapiloz betea bilakatzen da hirien garapena, eta ez luke hiritarra-hiria binomioak baliorik izango bien arteko indar bektoreek ez baliote elkarri elikatuko. Hiri abegikor batek hiritarrak moldeatzen ditu, gizon-emakume abegitsuago eta irekiagoak sortuz, hiri zakar eta halamoduzko batek emanikoak baino. Eta bestetara.

Arrasatear kalezaiñaren jarrerak giza harremanak ahalbidetzen zituen, espazio publikoa hiritarren mugikortasunerako egokia zen-eta, eta informazioa modu pertsonalean ere korritzen zen, norabide askotatik. Inter-komunikazioari aukera eskaintzen zitzaion, seguru asko gaur baino indar gehiagorekin. Egungo hirietan, aitzitik, zientzia eta teknologia garatuen islapen masiboa begi bistan dugularik, hiritarrok gehiago hurbiltzen gara, beste bi udaltzainen “ez dakit” hotz eta arduragabe horren eskemetara.

Hiriak ditugu zibilizazioaren arrastoak hoberen gordetzen dituzten errealitateak. Bertan ematen dira tentsiorik handienak onerako eta txarrerako, bertan sortzen dira kontraesanak beren erakuspenik gordinenean. Hirietan aurki ditzakegu esperantzarako arrazoirik funtsezkoenak, baina baita iragarpenik ilunenetakoak ere. Bizitzaren beraren estilo berdintsuan. Ondorioz, denon artean sortu dugun zibilizazio zalantzagarri honetan –pertsonak interdependentziaren ardatzetatik gero eta urrunago gaudelarik– etikaren zutabeak ez ote garen birrintzen ari galdetzen diot maiz nire buruari. Eta barre –edo mina– sorrarazten dit garapen iraunkorrari buruzko diskurtsoak, gai ez garenean hiritarren arteko harreman erraz, sendo eta aberatsa pizteko.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude