Abeltzainen errebolta

Euskal Herriko, Kantauriar itsasaldeko eta Europako ganaduzaleak nazkatuta daude bizi duten muturreko egoeraz eta kalera atera dira. Protagonista izan dira joan den astean eta hala izango dira aste honetan ere, mobilizazioak eta baita greba ere egingo baitute. Hego Euskal Herriko abeltzainek, EHNEren eskutik, joan den astelehenean Santanderren egindako manifestazioan hartu dute parte. Ipar Euskal Herriko ganaduzaleek, ELBren eskutik, joan den astean Bordeleko manifestazioan izan ziren. Irailaren 7an, Europar Batasuneko Nekazaritzako ministroen bilera probestuz, Europa mailako greba egin zuten abeltzainek. Greba, batez ere, Frantziako Estatuak sustatu zuen.

Grebaren zein mobilizazioen arrazoiak berberak dira: egunez egun okerrera egiten du egoerak eta ganaduzaleak ustiategiak ixten ari dira. Euskal Herrian gaur egun 800 ustiategi daude. Duela hogei urte 13.000 ziren. EHNEk jakinarazi du ustiategi askoz gehiago itxiko direla udazkenean, baldin eta politika aldaketa bati esker esne litroko hamaika zentimoen galera berdintzen ez bada. ENBAk eskatu dio Eusko Jaurlaritzari esne sektorearentzako laguntzak gehitzea eta aurten bertan bideratzea. Europako abeltzainek eskatzen dute Europar Batasuneko Estatuek gelditu dezatela sektorean ezarria duten politika eta abeltzainek jasotzen dituzten prezioak berma ditzatela. Esnearen prezioak behera egitea salatzeaz gain, ganaduzale europarrek Bruselak merkatua erregulatzen duten esne kuotak ezabatzeko egindako planak ukatzen dituzte. Beste behin ere multinazional handiek ustiategi txikiak mehatxatzen dituzte. Europar Batasunaren eskutan dago milaka ganadu ustiategi ixtea ala ez.

ASTEKARIA
2009ko irailaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude