Badator eta banoa

Maddi Soroa
I

Dozena erdi bertso jartzera
nintzen behin konprometitu
kanpora noa eta maleta
egin gabe nor abitu.
Hementxe nabil bi lanak nahastuz
eseri eta zutitu
errima on bat bilatu eta
kantzontziloak aurkitu…
azken orduan lan egiteak
bentajak ere baditu!


II

Azken orduko lana ez da beti
perezosoen ezkutu
askotan hala izaten dela
nahiz eta geuk ezagutu.
Lanak aurretik egitea da
kontzientziaren imutu
hau zuzendu ta hura aldatu
zuzenketekin damutu…
Azken orduan dabilen harek
ezin du ezer ikutu.


III

Azken orduan lan egitea
ardura eskasa dala
azken orduan lanak egiten
ditugula nolahala.
Ez nago ados, ez al da hobe
okupazio hutsala?
pre-okupazio epeak behar du
luzea eta zabala
Camilo José Celaren siestek
ta sofa onek bezala.

IV

Azken orduan lan egiteko
gure ohitura ta grina
nerbioentzat ez izan arren
oso plater atsegina.
Baldin lanaren emaitza bada
kaxkarra edo erkina
erlojupeko presati hori
kontsolatzen da jakina…
pentsatuz: “Behintzat orekan daude
emaitza ta ahalegina”.


V

Azken orduan makina bat lan
egiten dira bizitzan
Jainkoa bera mundua sortzen
juxtu juxtu ibili zan.
Larunbata ere heldu zitzaion
lan guztiak buka zitzan
azken orduan aritzen dena
ezin hartu alfer gisan:
egitekoak egiten ditu
nahiz azken orduan izan.


VI

Azken orduan zedozer ongi
irtenez gero tarteka
bukatzen duzu konfiantza ta
ziurtasunez beteta.
Hori bentaja handia dugu
baina zoririk ez tenta…
Pasaportea, hiru pirata,
txankletak, lau kamixeta…
hara! bertsoak amaitu ditut
ta itxuratu dut maleta.


Doinua: “Hil da Canovas”.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude