Hezkuntza eredu berria aurkeztu du Isabel Zelaa sozialistak. Proposamena iragartzeko, honako hau entzun diot sailburu berriari telebistan, balizko lorpenak nabarmendu nahian-edo: “...unos alumnos más cultos, más sabios y más dotados”.
Hau entzunik, agian, guraso batzuk pozik sentituko dira, egitasmo honi esker beren seme-alabak azkarragoak eta jakintsuagoak izanen direla pentsatuz. Ni, ordea, kezkatu samar gelditu naiz: zer pertsona mota “lortu” nahi ditugu halako eredu baten bidez?
Adierazpen –hanpatu– horien arabera, ezagutza bide da ardatza: ikasturtez ikasturte buruan edukiak metatzea. Izan bitzate, bada, gure ikasleek Trivialeko galdera guztientzako erantzunak. Jabe bitez, hortaz, kulturaz eta jakinduriaz.
Hippi eta zientzialari gehienek, aldiz, hezkuntzaren ardatza pertsonak izan behar duela proposatzen dute. Halaber, gizakia osoki garatzeko, alderdi intelektualarekin batera emozionala, fisikoa, soziala eta etiko-morala esplizituki landu behar direla diote.
Lastima, beraz, autonomiaz, gaitasun kritikoaz, zoriontasunaz edota oreka emozionalaz deus ere aditu ez izana.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...