Esne prooaren kostuak estaltzea

Bi mila ganaduzale inguru, beren traktoreekin eta behi batzuekin, Euroganberaren egoitzaren aurrean manifestatu ziren joan den astean, bertako presidente berriaren aukeraketa zela-eta. Protesta horri batu zitzaizkien Euskal Herriko produktoreak, bai eta Alemania, Frantzia, Espainia, Portugal, Belgika, Italia eta Suitzakoak ere. Beste behin salatu zuten Europako esnearen sektorea jasaten ari den egoera katastrofikoa, milaka esplotazioren biziraupena arriskuan baitago. Sektore horretako milaka ustiategi, eta beraz, milaka lanpostu desager daitezke egoera ez bada aldarazten. Zer da egoera aldaraztea? Funtsezkoa: produkzio kostua estaltzea, ez gehiago ez gutxiago. Zer gutxiago, errespetatzen ari ez diren minimo hori eskatzea baino? Adibidez, Hego Euskal Herrian esnearen produkzio kostuak 40 zentimo ingurukoak dira eta ekoizleei ordaintzen zaien prezioak ez ditu 26 zentimoak gainditzen. Ipar Euskal Herrian egoera oso antzekoa da, pixka bat aldatzen da, kostuak txikiagoak dira.
 
Euskal Herriko eta Europako ekoizleek eskaintzaren eta eskaeraren arteko parekatzea eskatzen dute, eta esnearen merkatua erregulatu dadila, nekazaritzako beste produktu batzuk erregulatuta dauden bezala. Ekoizpenaren kontrolaren alde egiten dute, eta Europako kuota europarren esne kontsumora doitzearen alde. Baita ere exijitzen dute esportaziorako ematen diren laguntzak bertan behera uztea, Europako enpresa handiak subentzionatzeko baino ez dutelako balio, haiek baitira gehien esportatzen dutenak eta min gehiena egiten dietenak Hegoaldeko ganaduzaleei, batez ere Afrikakoei. Europako Parlamentu berriak eskuinera egin du eta beldur gara bere erabakiek, beste behin, mesede egingo diela enpresa handiei eta ez ganaduzale eta esne ekoizle txikiei. Euskal Herriko eta Europako esne produktoreek mobilizatzen jarraitu behar lukete.

ASTEKARIA
2009ko uztailaren 26a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude