Ekonomiak nobela bat ezinezko egiten duenean

Camino de Trincheras (Lubaki bidea).
Kari Hotakainen. Meettok, 2007


Gauzak doazen moduan berandu baino lehen norbaitek, Theodor Adorno imitatu nahian-edo, esango du du: “Nobela gehiagorik ez subprime hipoteken ondoren!”. Izan ere, aditu gehienek baieztatzen dute –Wikipediak ere bai– nobelaren hazkundea burgesiaren zabalkundearekin bateratsu gertatu zela. Beraz orain, kapitalismoa behingoz jarriko denez hankaz gora lotsak airean, eta etorriko denez, aurreikuspen itxaropentsuenak gaindituz, gizarte berdinzale berria, klaserik gabekoa, eta piruleta kolorekoa, pentsatzekoa da nobela ere desagertu egingo dela mundutik sekulako eta betiko.
 
Horrelako kontuak neuzkan buruan, goizeko kafea entzuten eta irratia dastatzen. “Etxebizitzen prezioak behera berriro”. Nobela mota bat behintzat, hau, gaur luzamendu askoren ondoren komentatzera goazena, ezinezko bihurtzen du albisteak.
 
Camino de trincherasen istorioa, domestikoa da: emaztearekin liskarra izan, banandu, eta familia bere onera ekartzeko txalet bat erosi beharrarekin egoskortzen da protagonista. Nolabait, finlandiar arruntaren amets burges txikia erretratatzen asmatu zuen Hotakainenek nobelarekin, ironia finez eta egoera absurdo ugarirekin. Finlandiako fruta gozoak ere barruan harrak izaki, hipoteka garestiegiak ordaindu nahi ez dituenez, Matti Virtanen izeneko protagonistak dirua aurreratzeko bide “alternatibo” batzuk bilatuko ditu.
 
Eta jakin nahiko zenuke, ea Mattik orain, 2009an, zer egingo lukeen familia berreskuratzeko. Etxebizitzak merkeago bai, baina berak beharbada ez luke lanik izango. Baina agian emazteak ere ez zuen alde egingo, beste etxe bat pagatu ezinda... Lubakiak aldatu direla, alegia, sakonago egin. Eta nobela hau jada iragana da; nola bizi izan ginen erakusteko egokia, hala ere.

Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude