Rikardo Arregi saria Gorka Bereziartuarentzat

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Argiako kazetariak Rikardo Arregi Kazetari Berria saria jaso zuen joan den asteburuan, Andoaingo Udalaren eskutik. Argia aldizkarian argitaratutako artikuluetan erakutsitako sena, kritikotasuna eta ausardia saritu ditu epaimahaiak. Saria jasotakoan Bereziartuak (Hernani, 1984) hitz hauek egin zituen: “Euskarazko kultur produktu ‘izar’ bat kritikatzea, argudio asko emanda bada ere, arrisku handiko kirola da gaur egun. Kazetariak, hala ere, erabakitzen badu bustitzea, iritzia ematea, kultur produktu hontaz edo hartaz zer uste duen esatea, eta iritzia oso onbera ez bada, eskandalu txiki bat sortzen da, jarraian funtsik gabeko eztabaida bat, eta azkenean, kazetaritza da galtzen ateratzen dena”.

Sari Nagusia Olatz Simon ETBk Txinan duen korrespontsalak jaso zuen. Epaimahaiaren Sari Berezia Euskadi Irratiko Kostaldeko trena saioko lantaldeak irabazi zuen eta Ohorezko Aipamena Ttipi-Ttapa komunikazio egitasmoak.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.