Hiru piano-jotzaile, hiru patu

  • Thomas Bernhard ::Alferrikaldua

    Alberdania-Elkar

    orrialdeak ::172

    prezioa ::12.60€

Alferrikaldua
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Hiru piano-jotzaile elkartu dira Horowitz maisuaren ikastaro batean: Glenn Gould, Wertheimer eta nobela honen narratzaile ezezaguna. Eta lagun egingo dira, bizi osorako. Baina Glenn Gouldek Goldberg bariazioak maisuki jotzen duenean, beste biek ulertuko dute ez direla sekula maila horretara iritsiko, eta beraien patua betirako markatuta geratuko da. Wertheimer, alferrikaldua, gainbehera etorriko da, musika utziko du, pianoa enkantean salduko, eta, Gould hil dela jakitean, bere buruaz beste egingo. Narratzaileak berriz, pianoa oparitu eta literaturan bilatuko du salbabidea. y

Azkenak
Eguneraketa berriak daude