Adierazpenak


2009ko uztailaren 05an

Nagore Tolosa itzultzaileak Beterriko Liburuan: "Itzultzailearen lana horretan datza, zenbat eta ezkutuagoan geratu, orduan eta lan hobea egin duzun seinale. Eta hori da itzultzailearen tragikomedia (...) Itzulitako testua errezeloarekin hartzen zen lehen, eta, tamalez, oraindik ere bai askotan; euskarazko itzulpen bat hartu eta irakurtzen hasi baino lehen, badakigu itzulpen baten aurrean gaudela. Seguru gaztelaniazko liburu bat hartzen dugunean ez dugula gauza bera pentsatzen. Testu bat hartutakoan itzulpena dela jakitea jarrera oso ona iruditzen zait baina, liburua eskuan, ezpainak okertu gabe izan beharko luke".


Eguneraketa berriak daude