Australiako musker batzuek aukeratu dezakete kumea arra ala emea izatea

Muskerra
Muskerra
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Sydneyko Unibertsitateko Richard Shine ikerlariak Bassiana generoko muskerrek kumeen sexua aukeratzeko duten ahalmenaren berri eman du. Jakina zen habiaren tenperaturaren arabera bi kromosoma eme duen enbrioitik kume arra jaio daitekeela, baina orain ikusi dute musker amak baduela beste bide bat kumearen sexua aukeratzeko.

Amak kume emea jaiotzea nahi duenean, jarritako arrautzaren gorringoa handixeagoa izaten da. Ikerlariak laborategian egin dituzten probetan baieztatu dute arestian esandakoa, nahiz eta oraindik arrautzaren gorringoaren tamaina erregulatzen duen mekanismoa ez ezagutu. Inkubagailu batean 16ºC-tan jarri zituzten arrautza batzuk eta 22ºC-tan beste batzuk. 22ºC-tan zeuden arrautzetan, gorringoaren tamainak ez zuen eraginik kumearen sexuan, baina bai, argi eta garbi, 16ºC-tan gordetakoetan.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude