Ordenagailuak arinago abiarazten

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ordenagailua erabiltzen dugunok ohituta gaude abiarazteko botoia sakatu eta gero gutxienez minutu bat edo bi zain egoten, ordenagailua erabat piztu arte. Hori konpontzeko, AEBetako hiru unibertsitatetako ikerlari talde batek garraioetan eta bankuetako kutxazainetan erabiltzen diren txartel adimentsuen teknika eraman nahi du ordenagailuetara. Txartel horietako material ferromagnetikoek informazioa berehala ematen dute, oso kontsumo txikia dute eta oso efizientzia handia.

Teknologia hori ordenagailuetara eramango balitz, horiek berehala piztuko lirateke, kontsumo elektrikoa gutxituz gainera. Pixka bat falta da oraindik, baina bidea zabalik dago jada.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude