Garoña: hauteskunde konprimisoak bete

Ostirala baino lehen, hilak 5, Segurtasun Nuklearrerako Espainiako Kontseiluak (CSN siglak, gaztelaniaz), erabaki behar du ea Euskal Herritik gertu dagoen Garoñako zentral nuklearra, segurua den beste hamar urtez funtzionatzeko. Erantzuna baiezkoa izanez gero, 40 urtetik gorako bizitza duen Espainiako Estatuko lehenengo planta izango litzateke, eta seguruena, beste nuklearrei ateak irekiko lieke. CSNk argi berdea emango balio, Espainiako Gobernuak hilabete izango luke erabakitzeko zentral nuklearra ixten duen edo ez.

CSNko plenoa Garoñak martxan jarraitzearen alde azaldu liteke, baina baldintza batzuekin. Bere erabakiak, hala ere, ez du Espainiako Gobernuarena lotzen. Ondorioz, PSOEko Gobernuaren txanda iritsi da. Zapaterok bere garaian, hauteskundeetara aurkeztu zenean, hartutako konpromisoa eta emandako hitza betetzeko ordua iritsi da. Zapatero nuklearren aldeko lobbyen presio handia jasaten ari da orain, Garoñaren jabe diren Endesa eta Ibedrola bezalako elektrika handien eskutik, eta multinazionalen eta bere erakunde patronalen aldetik. Horiek guztiek luzapena nahi dute Garoñarentzat. PSOEren barruan ere badago norabide horretan presionatzen duenik, Felipe Gonzalezek eta Javier Solanak, esaterako. Alderdiko euskal baseek, ordea, berehala ixtea nahi dute, baita EAEko erakunde politikoek eta nuklearren kontrako Euskal Herriko eta Espainiako mugimenduek ere.

Zapaterok presiditzen duen Gobernuak erabaki behar du nuklearren aldeko kanpoko eta alderdi barruko lobbyen eskaria asetzea, edo kasu egitea bere base herrikoienei, euskal erakunde politikoei eta joan den larunbatean Gasteizen manifestatu ziren nuklearren kontrako ahotsei. Gaur interesatu diezaiokena aparte utzita, konformatuko ginateke PSOEko Gobernuak hauteskundeetako bere promesak betetzearekin.

Azkenak
Sionistak sabotajeak egiten ari dira Gazara laguntza humanitarioa daramaten kamioietan

Ehunka sionistek eserialdia egin dute Israel hegoaldean, bidea oztopatzeko Jordaniatik datozen kamioiei. Zisjordanian laguntza humanitarioa zeraman konboi bati eraso egin eta produktuak suntsitu dituzte.


Basoilar kantauriarra hibridatzea proposatu dute, galzoritik ateratzeko

Basoilar kantauriarrak (Tetrao urogallus cantabricus) biziraun dezan, beste populazio baten geneak behar dituela ondorioztatu dute Doñanako Estazio Biologikoko ikertzaileek (CSIC). Izan ere, gaur egun basoilarra ehizatzea debekatuta badago ere, aurreko mendean bereziki... [+]


2024-05-16 | Euskal Irratiak
Mattin Irigoien
"Berrikuntzak frantsesaren eskutik heldu badira, zaila izanen da geroan euskaraz bizitzea"

Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.


2024-05-16 | Aiaraldea
Moja klaratarrek Eliza utzi dute, Urduñako komentua erostea eragotzi dietelako, eta eskuin muturreko sekta batera batu dira

Klaratarrek Urduñako komentua erosteko kontratua sinatu zuten, baina Elizak atzera egin du salerosketan eta mojek testu luzea argitaratu dute, zeinean Pablo de Rojas Sanchez-Francoren diziplinara batu diren. Mario Izeta apezpikuak eskumikatu zuen erlijioso hori 2019an... [+]


Eguneraketa berriak daude