Sherlock Holmesen itzalean

Arthur Conan Doyle.
Arthur Conan Doyle.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Edinburgo (Eskozia), 1859ko maiatzaren 22a. Arthur Conan Doyle jaio zen. Ama irlandarra zuen, eta aita ingelesa. Medikuntza ikasi zuen eta, besteak beste, oftalmologo aritu zen, baita Artikoko baleontzi batean mediku ere. Bitan ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituen. Hiru gerratan zuzenean parte hartzea egokitu zitzaion. Alderdi liberalaren hautagai izan zen, baina ez zuen kargurik lortu. Katolizismoa baztertu eta okultismoa gogoz defendatu zuen. Kirolari amorratua zen eta boxeoan, automobilismoan, futbolean eta eskian aritu zen, besteak beste. Horrez guztiaz gain, oso idazle oparoa izan zen: 60 liburutik gora idatzi zituen, fikziozkoak eta saiakera historiko nahiz garaikidekoak. Sir Arthur Conan Doyle 1930eko uztailaren 7an hil zen Crowborough-en (Ingalaterra), hainbat nobela idazteko moduko curriculum ikusgarria utzita.

Baina bizitza mamitsu hura inoizko detektiberik ospetsuenak, Sherlock Holmesek, lausotu zuen, Doylek berak sortutako fenomenoa gorrotatzeraino. Baina zergatik hil zuen aitak fikziozko semea? Holmes bera baino ospetsuago bihurtu zelako? Detektibea bere alter ego-tzat jotzeaz nazkatuta zegoelako? Ala, amari idatzi bezala, “irudimena agortzen” ziolako? Arrazoiak arrazoi, Moriarty doktoreak Sherlock Holmes hil zuen The Final Problem nobelan.

Baina herritarrek protesta egin zuten eta Doylek ezin izan zion publikoari muzin egin. 1899an detektibea berpiztu zuen The Hound of the Baskervilles nobelan. Arrakasta editorial izugarria lortu zuen. Baina Doyleren dedukzio gaitasun bikainak ere ez zuen aurreikusi handik 100 urtera gertatu zena.

2000. urtean Rodger Garrick-Steele psikologo erretiratuak Arthur Conan Doyle plagioagatik eta hilketagatik akusatu zuen. Holmes berpiztu baino urtebete lehenago, Doylen lagun Bertram Fletcher Robinson idazle eta kazetariak An adventure on Dartmoor eskuizkribua idatzi zuen. Garrick-Steelen ustez, Doylen nobela arrakastatsua Robinsonen lanaren plagioa zen. Gainera, Robinson handik gutxira hil zen, 37 urte baino ez zituela. Salatariaren iritziz, Doylek Robinson hil zuen, ederki ezagutzen zuen pozoia, laudanoa, erabiliz. Scotland Yard-ek akusazioak atzera bota zituen, akusatua 70 urte lehenago hil zela argudiatuz. Halako atzerapenez Sherlock Holmesena egiteak ez zuen zentzurik.

Azkenak
Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


Errusiako droneak Poloniako aire eremuan sartu direla salatu du Varsoviak

Hemeretzi errusiar dronek Poloniako muga zeharkatu dute, eta Poloniak leherrarazi egin ditu. Poloniako aire eremuari “inoiz egindako erasorik handiena” dela dio armadak.


Poliziarekin istiluak izan dira Baionan, “dena blokatzeko” egunean

Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


Eguneraketa berriak daude