Zalantza izugarria sortzen zait, zalantza mingarria, Jainkoaren osotasunetik, naturatik edo beste edozein indar super-ahaltsuren adimen miretsietatik pertsonaren edota izadiaren perfekzioaz hitz egiten denean. Badirudi, ahalguztidun horiek denak jasotzen dutela jakintza totalaren esklusibitatea. Pertsona eta izadia metabolismo perfektua omen dira, eta baieztapen hau, modu sasi-solemnean entzuten dut tarteka. Arrazoi bakar batek eusten nau holako liluren aurrean zaunka ez hasteko: susmoa dudala ea moralak, mila bertsio desberdineko degenerazio suntsitzaile horrek, ez ote duen gure inperfekzio nazkagarri eta alferrikako guztien erantzukizuna. Zoritxar askoren iturria ez ote den. Baina ez dut garbi. Hau da kristoa. Inporta zait guzti hau, imajinatuko duzunez, ez diskisizio filosofiko bat egitearren, hobeto bizitzeko ametsari erantzuteko baizik. Konbikzio gero eta indartsuagoa daukat maila globaleko irtenbide gaitza dugula, baina behintzat, moralaren –laikoa edo erlijiosoa– logikari gerra egin behar diogula. Karga hori arinduta gehiago disfrutatuko genuke eta hori, berez da ona eta naturala. Amaitzeko, desintoxikazio prozesu honek ez du neurrigabetasuna handitzen, ez dut uste.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.