Izenak


2009ko maiatzaren 24an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aritz Gorrotxategik Axola ez duenean (Alberdania) nobela kaleratu du. Irene protagonistaren bakardade, hutsune eta gabezietatik abiatuta, “nobela sentimentala” idatzi du Gorrotxategik.

 

Francisco Hernandez Sanchez, Xabier Obeso eta Juan Jose de Garay Jauregi pintoreen erakusketak paratu dituzte Donostiako Kutxa Boulevard aretoetan. hiru erakusketak maiatzaren 31era arte izango dira ikusgai.

 
 

Agustin Gonzalez Azilu konpositore altsasuarrak jaso du Nafarroako Kultur Kontseiluak eman ohi duen Vianako Printzea kultur saria, musika arloan egindako ibilbide oparoagatik. Saria irabazteko beste hautagaiak ziren Bilaketa kultur elkartea eta Lorenzo Ondarra eta Jesus Maria Muneta konpositoreak.

 

Txapelpunk taldea ¡Vaya full! disko berria aurkezten ari da han-hemenka. Zehaztutako hurrengo kontzertuak: Gasteiz (maiatzak 22), Mirafuentes (23), Pasai Donibane (29) eta Elizondo (30). Taldearen webgunea: www.myspace.com/txapelpunk.

 
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude