Erretxin gozoak

Botereak milaka urtetan eraman izan du intsentsu usaina. Sendagai ere izan da haren esentzia. Txinan, Somalian, Indian, Ekialde Ertainean eta Afrika iparraldean... nonahi. Boswelia generokoak dira intsentsuaren zuhaitzak, Boswelia sacra, B. frereana, B. serrata, B. papyrifera...

Zuhaitzaren erretxinetik sortzen da intsentsua. Enborra zauritu eta jariatzen duen erretxina argitaratu ahala, lehortu eta uhertzen du aireak, koxkor laru hauskorrak borobilduz. Erlijio gehienen parafernaliak behar izan duen usaina, koxkor hauek, besterik gabe, sutan berotu eta urtuz zabaldu izan da.

Intsentsu sonatuena Somalia iparraldeko Maydia da. Boswelia frereana espezieko zuhaitzaren negarra. Sortzen den erretxin ia dena Mekara bidean jartzen da erromes, harako erromes musulmanen eskea asetzeko. Maydia baino dezentez garestiagoak dira Boswelia sacra zuhaitzari kentzen zaizkion intsentsuak. Oman eta Yemenen egiten dira. Gardenenak, kalitate oneneko Hojari eta Silver deiturikoak, Omango Qaboos bin Said al Said sultanak eskuratzen ditu. Horien aldean merkeagoa eta itxuraz pattalagoa da Indiakoa, Boswelia serrata.

Intsentsuaren aldean erruz ekoizten dute Indian kurkuma, Curcuma longa. Haren sustrai lodikoteak bildu eta ehota sortutako hauts gorria erabiltzen da. Jantziak tindatzeko eta jateko, nagusiki. Indiaz dugun irudiko kolorea, arropatako gorri, hori, laranja hori da kurkumarena. Espezia ohikoena da, curryaren osagai.

Biak, kurkuma eta intsentsua, osasunerako oso onak direla diote. Asma, minbizia... gero eta froga gehiago biltzen ari dira osabideetan. Historia luzea, etorkizun luzeagoa.

Azkenak
Ukrainak Europar Batasuneko armamentuarekin Errusiako lurraldeari eraso egitea babestu du Borrellek

Borrellen hitzak azken asteotako eskalada elikatzera datoz. Azkenaldian Mendebaldeko hainbat agintarik egin dituzte adierazpenak zentzu berean. Errusiak iragan astean ohartarazi zuen Ukrainari beren armamentua Errusiako lurraldearen aurka erabiltzeko baimena ematen dioten... [+]


Herriari bizitza ematen dion Zigako eskolak itxi egin beharko du ume faltagatik

Lehen Hezkuntzako adin ezberdinetako zortzi ikasle baino ez ditu Zigako (Nafarroa) eskolak. Aukera baliatzen dute elkarbizitza lantzeko, tokiko curriculuma sustatzeko, landa ingurunea pedagogikoki aprobetxatzeko eta herria bera bizi eta dinamiko mantentzeko. Hori bai, ume... [+]


2024-05-28 | ARGIA
Hil egin da iragan astean Bergaran zauritutako langilea

Iragan asteko ostegunean zauritu zen larri Bergarako (Gipuzkoa) Embalan 3 lantegiko langilea, zama bat gainera erorita. 2024 urtean hiltzen den 26. langilea da.


Eguneraketa berriak daude