Kapagorri lehendakari

  • Itxaro Borda ::Basilika

    Susa, 1984

    Orrialdeak ::102

    prezioa ::5.70€

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gauza oso inportanteak gertatu ziren 1984ko uztail hartan. Luzea litzateke denen zerrenda, baina ez genuke ahaztu nahi tartean Itxaro Bordak aurreneko nobela idatzi zuela, eta entzun ditugun gauzen erdiak egia badira, bati baino gehiagori kontrako eztarritik joan zitzaiola, ez arrazoi literarioengatik preseski. 25 urte beranduago heldu diogu Basilikari, ikusteko ea oraindik polemikoa izaten jarraitzen duen; jakiteko zergatik bihurtu zen liburu hau Necronomicon txiki bat euskaldun batzuentzat.

Apaindura gehiegirik gabe, euskara informalean, ia kazetari baten estiloan idatzia dago Basilika, eta esan genezake gertakari baten kronika surrealista dela, ala gertakari surrealista baten kronika. Jon Kapagorri eta Elorri Bazterre ditu protagonista: Kapagorrik, Frantziako parlamenturako hautatu duten diputatu gorria bera, Euskal Herriko egoera hobetzeko egitasmo bat du buruan; mirakulu bat behar du horretarako, Lourdesekoaren antzekoa; eta mirakulua gauzatzeko amarru bat, Ama Birjina ikusiko duen neska bat, Elorri Bazterre, alegia.

“Mirakulua” egin eta berehala hasi da diru-iturria: Irulegin, Ama Birjina agertu den lekuan, Basilika eraiki dute; inguruan lau ospitale, hamar hotel, bi kasino, putetxe bat... Nahikoa euskal jendeei lana eta bizia emateko. Gainera, Elorri Bazterre “hil” ondoren –Luzaidera eramango dute ezkutuan Kapagorrik eta lagunek– santu berri bat izango du Euskal Herriak, eta are jende gehiago hurbilduko da Irulegira, tartean Frantziako presidentea eta Aita Santua. Ez dira falta nobelan pertsonaia euskaldun ezagunen agerpenak ere: Luzien Etxezaharreta, Daniel Landart, Manex Pagola...

Dagoeneko igarriko zenuenez, parodia handi bat da Basilika, ironia sulfuriko hutsa, une batzuetan Monty Pythonen Life of Brian filmeko pasarteak gogora ekartzen dituena. Euskal Herri tradizionaleko koadro kostunbristek talka egiten dute marihuanarekin, prostituzioarekin, homosexualitatearekin, mundu garaikidearekin oro har. Kapituluz kapitulu collage haluzinatu bat eraikitzen ikusten dugu Irulegiko Basilikaren inguruan, gag ugari, egoera sinesgaitz asko, barre egiteko eszenak oro har.

Baina akats handia litzateke Bordaren lehen nobela izan zen hau testu irrigarriaren etiketara mugatzea. Barrearen atzean ezkutatzen da kritika zorrotza, gazte batek egina –25 urteren bueltan zebilen idazlea liburua publikatu zenean– bere inguruko gizarte, politika eta kultur eredu oro kolokan jartzeko. Ikuspegi horretatik harrigarria da mende laurden beranduago testuak gordetzen duen freskotasuna. Gauzak asko aldatu ez diren seinale? Kapagorriri bozka eman izan bagenio...

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude