Bakterioen aurkako pintura

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Hego Dakotako Unibertsitateko (AEB) ikerlari talde batek bakterio multierresistenteen, birusen eta txanpinoien aurkako pintura topatu duela iragarri berri du Applied Materials & Interfaces aldizkarian.

Ez da pinturari erabilera hori ematen zaion lehen aldia, baina bai hain emaitza onak ematen duena. N-Halamina substantziaren familiakoa da topatutakoa, eta mikrobio patogeno ugari akabatzen dituela frogatu dute laborategian: estafilokokoak, birusak eta kandidosia sortzen duten txanpinoiak.

Pintura iraupen luzekoa da eta hainbat materialen gainean eman daiteke; eta urteen poderioz nonbait pintura joan dela ikusten badugu, soluzioa erraza da: beste eskualditxo bat ematea.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.