Shakespeareren aurpegi berria

William Shakespeare
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
William Shakespeareren erretratu urriak benetan idazleari egindakoak ote diren eztabaidatu izan da sarri, eta aldiro berriak agertu ohi dira. Oraingoan, Stanley Wells Birminghameko unibertsitateko irakasle eta Shakespeareren aditu nagusietakoak beheko erretratua idazle handia bizirik zela egindako bakarra dela esan du berriki. Edo hori hala izateko %90eko aukerak daudela, behintzat.
Margolana familia beraren eskutan egon da azken 300 urteetan. Baina jabeek uste zuten Sir Walter Raleigh, Elisabet I.aren babespeko esploratzailearen erretratua zela.

Duela urte gutxi hainbat adituk idazlea hil ondoren egindako sei erretratu ezagunenak aztertu zituzten, eta fidagarriena Chandos-eko erretratua zela ondorioztatu zuten. Horrek ez du, ordea, erretratu berriarekin antza handirik. Hau al zen idazlearen benetako itxura? Ala hemendik gutxira Shakespeare berria agertuko da?
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.