Bultza daiteke ondo greba zatiketatik?

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Hego Euskal Herrian langabezia %10,4ra iritsi da jada, eta larriena da zenbakiek gorantz jarraitzen dutela, izugarri azkar gainera -urtebetean bikoiztu egin da-. Espainiako datuak are okerragoak dira: populazio aktiboaren %17,3an dago langabezia; eta joan den astean Espainian langabetu kopuruak 4 milioi pertsona gainditu izanak alarma gorria piztu zuen komunikabideetan. Europan ere goraka doa langabetu kopurua, eta krisiaren datu ekonomiko orokorrak Euskal Herrian baino okerragoak izan badaitezke ere, lanik gabekoen zenbakiak apalagoak dira: Alemanian %8,5, Frantzian %7,8 eta Erresuma Batuan %6,7.

Maiatzaren 21eko greba deialdiak lanpostuen defentsa hartu du ardatz, eta Maiatzaren Lehenean ere aldarrikapen bera jorratuko da, greba orokorrerako txanpa eginez. Grebaren aurkako zein kontrakoak ari dira jada kanpainan eta kontrakoen artean pausatutako argudio nagusiena da ezer ez duela konponduko eta 22an berdin egongo garela.
Greba deialdia egin duen gehiengo sindikalaren erronka ez da txantxetakoa, krisiak haizea alde jartzen du, baina ikuspegi ekonomikotik eroso eta oparotasunean bizitzera ohitu den gizartea mugiaraztea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Oztopoen zerrendan, euskal gizartean erosotasunari sindikalgintzaren banaketa gehitu behar zaio. Ausart jokatu du gehiengo sindikal abertzaleak, baina populazioaren zati batek seguruenik abertzaleen greba gisa ere sumatuko du greba hau, eta horri instituzio eta hedabide nagusietatik egingo zaion kontrakanpaina gehituz, grebaren aldekoek fin eta azkar jokatu beharko dute arrakastatsua izan dadin.

Ekimena, bestalde, ez da zerbait isolatua, mundu osoan gertatzen ari dira mobilizazio ugari eta egunotan Europan ere bai. Frantzian jadanik bi greba orokor egin dira aurten, Maiatzaren Lehenean manifestazio bateratuak egingo dira lurralde osoan eta ondorengorako ezkerreko alderdi batzuk greba orokorra ari dira proposatzen. Maiatzaren, 14, 15 eta 16an, halaber, Europa osoan egingo dira manifestazioak krisiaren ondorioen aurkako protestei ikuspegi bateratua emateko.

21-eko greba deialdira itzuliz, badira kezkagarriak diren aurrekariak, maiatzaren 1ean Euskal Herriko kaleetan ikusiko den moduan. Gehiengo sindikalak greba orokorrerako txanpa gisa aurkeztu du aurtengo langileen eguna, eta horrek logika osoa du. Logikarik ez duena, ordea, lan eta prestaketa hori banaketa girotik egitea da eta sindikatu bakoitzak bere ekitaldiak antolatzea bateratasun giroari muzin eginez.

ELA eta LAB dira gehiengo sindikal horren motorra. 90eko hamarkadaren bigarren erdian erakutsitako ekintza bateratasunaren ondoren, mende berriko ia lehen hamarkada osoan, zatiketa eta inkomunikazioa izan dira haien harremanen ezaugarri nagusiak. Tradizio, historia eta izaera desberdinetik datozen sindikatuak dira, bakoitzak baditu urruntzearen bere azalpen eta arrazoiak, jakina, eta bakoitzak bere etorkizuna jorratzen jarraitu behar du gainera. Eta lehiarik ere ez da falta. Bi sindikatuen jarduera bateratuak, halaber, eremu sindikala bera nabarmen gainditzen du eta funtsezkoa da edozelako mugimendu soberanista berrirentzat. Horregatik du kutsu etsigarria, beste behin ere, aurtengo Maiatzaren 1eko banaketa irudiak.

Azkenak
Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten Poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainak greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belarrak eta sasiak janda ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Eguneraketa berriak daude